XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iragarpenak Lan eta Zerbitzuen Enkante eta Lehiaketak

LEHENDAKARITZA, ZUZENTZA ETA AUTONOMI GARAPENERAKO SAILA

ERABAKIA, 1989.eko abenduaren 1ekoa, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuarena, Bilboko Zuzentza Jauregirako Aurreproiektuak eta, hala izanez gero, obrak egiteratzeko proiektuaren idazketa Kontratatzeko Lehiaketaren ebazpena argitaratzen duena.

Bilboko Zuzentza Jauregirako Aurreproiektuak eta, hala izanez gero, obrak egiteratzeko proiektuaren idazketa Kontratatzeko Lehiaketarako deia egiten zuen 1989.eko martxoaren 2ko Aginduan (1989.eko martxoaren 10eko EHAAko 48. zk.) xedatutakoaz bat etorriz, gero 1989.eko maiatzaren 30eko Aginduz aldatua izan zena (1989.eko ekainaren 2ko EHAAko 104. zk.), deialdiko Bostgarren Oinarri-arauan ohartemandako Epaimahaiak, ezarritako prozedurari jarraituz, bukatu du Aurreproiektu sarituen hautaketa.

Beraz, 1989.eko azaroaren 30eko bileran Epaimahaiak emandako ebazpena ikusita eta aipatutako Aginduaren Seigarren Oinarri-arauko E idazatian eta Zazpigarren Oinarri-arauan xedatutako betez, honako hau ERABAKI DUT: Lehenengoa.- Honako sariok ematea: Saria / Saritutako Lana.

1. Saria. Izenburua , Roberto Ercilla Abaitua Jaunarena.

2. Saria. Izenburua , Juan Daniel Fullaondo Errazu Jaunarena.

3. Saria. Izenburua , José Manuel Abalos Vázquez Jaunarena.

Accesit. Izenburua , Beatriz Matos Castaños Anderearena.

Accesit. Izenburua , Eduardo Arroyo Muñoz Jaunarena.

Accesit. Izenburua , Juan Angel Arechavaleta Marín Jaunarena.

Accesit. Izenburua , Federico Mendieta Echevarría Jaunarena.

Accesit. Izenburua , Fernando Hevia Suárez Jaunarena.

Accesit. Izenburua , Javier Salazar Rûckauer Jaunarena.

Accesit. Izenburua , Alfonso Segovia Montoya Jaunarena.

6.875.000,- pezetako diru kopurua accesitez sarituriko lanen artean hain banan banatuko da.

Bigarrena.- Erabaki honen datatik hasita 15 egunetako epean, Kontratazio Batzorde Nagusiari bidaliko zaio txosten teknikoa eta Lehen Saria irabazi duen Roberto Ercilla Abaitua Jauna proposatuko zaio obrak egiteratzeko proiektuaren idazketa berari esleitu diezaion.

Hirugarrena.- Interesatuek erabaki honen aurka berraztertze errekurtsoa tartejarri ahal izango dute Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian erabaki hau argitaratzen den biharamonetik kontetan hasi eta hilabeteko epe barruan.

Gasteiz, 1989.eko abenduak 1. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.